Politika -

UPNren Batzordea

Bilduren iritziz UPN alderdiaren erdiak Barcina gaitzetsi zuen

Zentsura-mozio bat aurkeztearen inguruan, "irekitako aukera" bat dela esan du Maiorga Ramirezek eta "ildo horretan lanean" jarraituko dutela adierazi du.

Maiorga Ramirez. EITB
Maiorga Ramirez.
Maiorga Ramirez. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiorga Ramirez Bilduk Parlamentuan duen bozeramaileak Yolanda Barcinaren hautaketaz hitz egin du, UPNren Batzordean kideen % 51,78k presidente izateko berrautatu ondoren.Horren iritziz, "alderdiaren erdiak gaitzetsi zuen", eta horrek "erakundearen krisia areagotzen" duela uste du.

Halaber, herriaren gehiengoak horren dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatzen duela uste du.

"Une honetan eta krisi egoera honekin, bide bakarra dago; dimisioa ematea eta hauteskundeak deitzea", esan du Maiorga Ramirezek. Gainera, "duintasun demokratikoagatik berehala aurkeztu beharko luke dimisioa", gaineratu du.

Ildo horretan, koalizio abertzaleak "aukera guztiak" aurreikusten dituela azaldu du, "nafarrek eskatzen dutena lortzeko". Zentsura-mozio bat aurkeztearen inguruan, "irekitako aukera" bat dela esan du eta "horretan lanean jarraituko dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea