Politika -
'Barcenas auzia'
PPk Barcenas espiatu zuen alderdiarentzat mehatxua zela ikusi zuenean
Metodo 3 agentziak zelatatu omen zuen PPren diruzain ohia, baina hori ez omen dute orain frogatu.
Erredakzioa
PPk Luis Barcenas alderdiaren diruzain ohia espiatu zuen alderdiarentzat mehatxu bihurtu zenean, El Pais egunkariak jakitera eman duenez. Alderdiak emandako telefonoa kontrolatu ziotela diote aipatu iturriek.
Egunkari espainiarraren arabera, 2011 hasieran zelatatu zituzten Luis Barcenas PPko diruzainak alderdiak utzitako telefono batetik egin eta jasotako deiak.
Lau orritan idatzita omen daude bi hilabetean egin eta jasotako dei guztiak. Gehienak, bere bulegora, bere idazkari pertsonalari, eginak dira, baina beste asko eta asko PPren diruzain izandako Alvaro Lapuertari edo Angel Sanchizi egindakoak.
Metodo 3 Kataluniako espioitza kasuen arduradun egiten duten agentziak zelatatu omen zuen Barcenas ere, baina hori ez dute frogatzerik izan.