Politika -

Dokumentazioa

Barcina eta Nafarroako Kutxa: Dieten ika-mikaren kronologia

Hona hemen CANen goi-kargudunek kobratutako dieten ika-mikarem inguruko jazoera nabarmenen zerrenda.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Kutxaren kudeaketan parte hartzeagatik hainbat goi-kargudunek, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak barne, kobratutako dieta altuen ika-mikaren harira, hona hemen jazoera nagusiak:

2012ko azaroaren 19an: Jesus Pejenaute Nafarroako Gobernuko Politika Sozialen kontseilariaren aurkako salaketa aurkeztu du Kontuz elkarteak, 2007an Nafarroako Kutxan ustez diruaren zuriketa egin izana leporatuta. Pejenautek akusazioak errefusatu ditu, eta Kontuz salatu du.

Handik bi egunera, kontseilariak dimisioa aurkeztu du, "nire aurka egindako akusazioek Barcina eta Gobernua eta kaltetzeko".

2013ko urtarrilaren 4an: Yolanda Barcinak CANeko kontrola mendean hartu du: desegin ostean, fundazio bihurtu du.

2013ko urtarrilaren 18an: Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen, Miguel Sanz presidente ohiaren eta Enrique Goñi CANeko zuzendari ohiaren aurkako salaketak aurkeztu ditu Kontuz elkarteak, mozkin pertsonalak lortzeko informazio pribilegiatua erabili izana eta prebarikazio delitua, besteak beste, leporatuta.

2013ko otsailaren 15ean: Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, CANeko hainbat goi-kargudunek 2.680 euro ordu erdi bakoitzeko kobratu ohi zituzten. Halaber, dieta horiek egun berean birritan eta hirutan kobratzen zituztela salatu du Kontuzek.

2013ko otsailaren 19an: Enrique Goñi CANeko zuzendari ohiaren esanetan, Nafarroako Kutxak antolatutako luxuzko bidaiak "inbertsioa eta negozioa" ziren.

2013ko martxoaren 8an: "Barcina banintz, honezkero etxean nengoke", esan du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak.

2013ko martxoaren 9an: Barcinak barkamena eskatu du CANen kobratutako dietengatik. Hala ere, ordainketa guztiak "legezkoak" izan zirela azpimarratu du.

2013ko martxoaren 10ean: Yolanda Barcinak eta Miguel Sanzek iragarri dutenez, CANen kobratutako dieten dirua itzuliko dute. Hala ere, jasotako dirua "legearen araberakoa" izan zela adierazi dute.

2013ko martxoaren 14ean: Barcinak esandakoari eutsi dio eta ez duela dimitituko berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea