Politika -

Omenaldia

Elespek ez zuela bizia 'indarkeria politikoarengatik' galdu dio PSEk

"ETA babestu zuteneni" hildako politikorik egon ez dela esateko eskatu die PSE-EEk, Froilan Elesperen omenaldian, Lasarten.

Froilan Elesperen omenaldia, Lasarten. EFE
Froilan Elesperen omenaldia, Lasarten. EFE
Froilan Elesperen omenaldia, Lasarten. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"ETAk hildako lagunek ez zutela bizia indarkeria politikoarengatik galdu" onartzeko eskatu die Iñaki Arriola sozialista gipuzkoarren buruzagiak "ETA babestu zutenei" eta "gauzak bere izenez deitzeko" deia egin die.

Lasarte-Oriako hilerrian Froilan Elesperi egindako omenaldian esan ditu hitzok, ETAk bertako alkateordea hil zuela 12 urte bete direnean.

Gipuzkoako hainbat herritako zinegotzi sozialistak egon dira omenaldian. Lore-eskaintza bat egin diote eta ETAk Lasarteko alkateordea hil zuenetik "gauza asko pasatu" direla esan du Arriolak, horien artean, "ETAk jada hiltzeari utzi diola eta euskal gizartea itxaropenerantz doala".

Hala ere, "Euskadin behin betiko bakea finkatzeko, oraindik bidea egiteke" dagoela azpimarratu du, eta horretarako, "ETAren indarkeria babestu zutenek, gauzei bere izenez deitzea beharrezkoa da".

"Froilanek ez zuen bizia indarkeria politikoaren eraginez galdu", adierazi du, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak ostegunean esandako hitzei aipamen eginez; izan ere, Fernando Buesaren hilketak" jatorri politikoa" izan zuela esan zuen.

Sozialistak "gizarte osasuntsua eratzeko bidea" egiteko prest daudela azpimarratu du Arriolak, "elkarbizitza ahalbidetzeko". Baina, horretarako, gizartea "oinarri sendoetan finkatu behar da; egiaren eta terrorismoaren biktimen oroimenaren oinarrietan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea