Politika -
Kereila
Kontuz taldea auzitara eramango du Barcinak salaketa faltsua egotzitza
Fiskaltzak Barcinaren aurkako salaketa artxibatu ostean, CANen inguruko prozedura judizial guztietatik "libre" geratu dela esan du UPNk.
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak kereila bat jarriko du Kontuz! erabiltzaileen elkartearen aurka, iraintzea eta salaketa faltsuak egitea leporatuta, UPNk ohar batean esan duenez.
Fiskaltzak Kontuz! elkarteak ustezko informazio pribilegiatuagatik jarritako salaketa artxibatu ostean hartu du erabakia Barcinak.
Kasua artxibatu izana "positibotzat" jo du UPNk eta Fiskaltzaren erabakiak "ezker abertzaleak Gobernuaren aurka duen jazarpen kanpaina" erakusten duela esan du.
"Ebazpen horrekin Gobernuko presidentea CANekin lotura duten prozesu judizial guztietatik libre geratzen da", esan du alderdiak.
UPNren iritziz, "ezker abertzalearekin lotutako talde honek oso ongi zekien ez zegoela presidentearen aurkako salaketa jartzeko arrazoirik, eta horren izen onari kalte egiteko baino ez zuten egin".