Politika -
Eskandalua dietengatik
CANen gertatutakoak 'garbiketa egitea eskatzen du', Barkosen arabera
Gainera, Gero Bairen buruaren esanetan, 'erabat inmorala' da eta 'nekez azal liteke', baina baliteke entitatearen legediak babestea.
Erredakzioa
Uxue Barkos Geroa Bairen diputatu eta bozeramailearen iritzian, CANen gertatutako "eskandalua", hainbat politikok gehiegizko dietak jaso omen dituztela, "tartean dauden alderdien baitan garbiketa argia egitea eskatzen du'.
Gainera, esan duenez, "erabat inmorala' da eta 'nekez azal liteke', baina baliteke entitatearen legediak babestea.
Gertatutakoaren 'gakoa', Barkosen arabera, Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorrak egindako bilerak egun berean "errepikatzea" izan da, horrela dietak "biderkatu" ahal izateko.
"Erantzukizun politiko nabari bat" badagoela azpimarratu du, "soldata biderkatzeko modu hori ez delako edozein momentuan egin, krisialdi sakon batean baizik, denok bagenekielako 2010ean zein zen krisialdiaren neurria, baina gehien bat, Gobernuaren murrizketen atarian gertatu zen".
"Murrizketak egin izanaren erantzule direnek, eta hortaz gizarteari ahalegin bateratu bat eskatu dienek", nabarmendu du, "ezin dute" justifikatu CANen "horien moduko soldatarik izatea".