Politika -

Salaketa gehiago

PPk auzitara eraman ditu Luis Barcenas eta 'El País' egunkaria

Bien kontra salaketa zibil bat jarri du Alderdi Popularrak, eta 500.000 euro eskatzen dizkie. Barcenasek, bestalde, salaketa berri bat jarri dio PPri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak salaketa zibila aurkeztu du asteazken honetan, bere ohorea urratu izana egotzita, Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren kontra (El Pais egunkariak argitaratutako ''paper faltsuen egilea'' delakoan) eta egunkaria argitaratzen duen enpresaren kontra.

Salaketa horretan, 500.000 euro eskatzen dizkie PPk, ''kalte moralengatik''. Alderdiak berak iragarri duenez, izaera soziala duten erakundeei bideratuko diete diru hori.

Talde salaketa honen aurretik, salaketa indibidualak ere jarri dituzte PPko hainbat ordezkarik, tartean Angel Acebesek, Javier Arenasek, Jaime Mayor Orejak eta Rodrigo Ratok. Azkenik, eta hainbat iturrik aurreratu zutenez, Mariano Rajoy presidenteak ez du salaketa indibidualik jarri, baina PPk alderdi gisa aurkeztu duen horretan ordezkatuta dago.

Barcenasek PP salatu du berriz

Bestalde, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Alderdi Popularraren kontrako beste salaketa berri bat jarri du, oraingoan ''lanean tratu txarrak'' jasateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea