Politika -

Generazio Berrien Kongresua

Aurrekontuak izkutatzea leporatu dio Basagoitik Urkulluri

Aurrekontuak prestatuta izatea eta beste alderdiei erakutsi nahi ez izatea egotzi dio Basagoitik Urkullu lehendakariari.

Urkullu eta Basagoitiren arteko bilera. Argazkia. Efe
Urkullu eta Basagoitiren arteko bilera. Argazkia. Efe
Urkullu eta Basagoitiren arteko bilera. Argazkia. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak iruzurrean aritzea leporatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, Jaurlaritzako aurrekontuak "izkutatzen" ari dela uste baitu buruzagi popularrak. Gai horren inguruan, "PPk Donostialdeko metroa bezalako oinarrizko gauza batzuk ahazten dituzten aurrekontuei jantzia jarriko ez diela"gogorarazi du.

Adierazpen horiek Gipuzkoako Partido Popularreko Generazio Berrien XIV. Kongresuaren bukaeran egin ditu. Kongresu horrek Santiago Reyes aukeratu du lurralde horretako gazte erakundeko presidente gisa.

Donostian ospatutako ekitaldian alderdi popularreko beste hainbat buruzagik hartu dute parte, Iñaki Oyarzabalek, Arantza Quirogak eta Borja Semperrek, adibidez.

"Bere ahalmen falta"

Bere hitzaldian, aurrekontuak prestatuta izatea eta beste alderdiei erakutsi nahi ez izatea leporatu dio Basagoitik Urkullu lehendakariari. Buruzagi popularraren ustez, kontuak onartzeko "berak daukan ahalmen falta" egotzi nahi die alderdiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea