Politika -

Barcenas auzia

Polizia PPren egoitzan izan da, Barcenasen salaketaren ostean

Poliziak esan duenez, bisita honen arrazoia Durani Barcenasek jarritako salaketaren berri ematea izan da, agenteek beste eginbiderik gauzatu gabe.

Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EFE
Luis Barcenas
Barcenasek PP salatu du bere bulegoan baimenik gabe sartzeagatik

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteak PPren egoitza nagusian izan dira, Madrileko Genova kalean, Luis Barcenas alderdiko diruzain ohiak Alberto Duran PPko abokatuaren aurka aurkeztutako salaketaren ostean, eraikinean zuen bulego bat bere baimenik gabe irekitzeagatik.

Poliziak esan duenez, bisita honen arrazoia Durani Barcenasek jarritako salaketaren berri ematea izan da, agenteek beste eginbiderik gauzatu gabe.

Barcenasek Duran salatu du, intimitatearen aurkazko delitu posible bategatik, bulegoko atea derrigortzeagatik eta bertan gordetako dokumentazioa zehaztasunez aztertzeagatik. Dokumentazio horren zati bat pertsonala zen, baita bertan zeuden ordenagailu eramangarriak ere.

Halaber, diruzain ohiak Carmen Navarro PPko gerenteari errekerimendu bat egin dio, konfiskatutako material guztia bere esku jartzeko, Barcenasen gertuko iturriek azaldu dutenez.

Barcenasek PP salatu du bere bulegoan baimenik gabe sartzeagatik

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak PPren kontrako salaketa jarri du Genova kaleko egoitzako bere bulegoan baimenik gabe sartzeagatik, Poliziak konfirmatutakoaren arabera.

Salaketa Salamanca auzoko Polizia-etxean aurkeztu du, bere etxetik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea