Politika -

Ministroen Kontseilua

Gobernuak Kataluniako subiranotasun adierazpenaren kontra egingo du

Gobernuak Konstituzionalera joko du, baina ez du konstituzio-kontrakotasun errekurtsorik jarriko. Adierazpenak ''subjektu politiko eta juridiko subirano'' gisa definitzen du Katalunia.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramailea
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak Kataluniako subiranotasun adierazpenaren kontra egitea onartu du ostiral honetan, atzo bertan Estatu Kontseiluak aukera horren aldeko txostena kaleratu ostean.

Kataluniako Parlamentuan onartutako adierazpenak ''subjektu politiko eta juridiko subirano'' gisa definitzen du Katalunia, eta, Estatu Kontseiluaren tesia oinarri hartuta, adierazpen horren kontra egingo du Gobernuak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren ondoren prentsaurrekoan azaldu duenez, ''Konstituzioak baimentzen duen hirugarren bidea'' erabiliko du Gobernuak. Hala, ez dute konstituzio-kontrakotasun errekurtsorik jarriko, ezta eskumen errekurtsorik ere.

Konstituzioaren 161. artikuluaren arabera, ''autonomia erkidegoetako erakundeek abiatutako xedapenen edo ebazpenen kontra egin dezake Gobernuak, Auzitegi Konstituzionalean''.

"Kontra egiteak xedapena edo ebazpena bertan behera geratzea eragingo luke; baina, gehienez bost hilabeteko epean, Konstituzionalak berau berretsi edo berriz ere martxan jarri behar du''.

Presidenteordeak azpimarratu duenez, Gobernuak ''legeak bete eta beteari behar ditu''.

''Elkarrizketari eutsi''

Soraya Saenz de Santamariak esan du Gobernuak leialtasun instituzionalari eta elkarrizketari eutsi nahi diela erakunde guztiekin, ''eta bereziki Kataluniako Generalitatearekin'', baina Gobernuak ''legeak betearazi'' behar dituela berretsi du.

"Gobernu honek Konstituzioa betetzen eta betearazten du'', gaineratu du Santamariak.

''Erabat tokiz kanpo''

Erabakia jakin aurretik, Artru Mas Generalitateko presidenteak esan du Gobernuak Konstituzionalera jotzeko aukera ''erabat tokiz kanpo'' dagoela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea