Politika -
Pasaportea kendu ostean
Barcenas Auzitegi Nazionalera joan da lehenengo aldiz sinatzera
PPren diru-zain ohiak Pablo Ruz epaileak hamabost egunean behin auzitegian agertzeko agindua bete du lehenengo aldiz. Barcenasi pasaportea kendu zioten, eta ezin du Espainiako atera.
Erredakzioa
Luis Barcenas PPren diru-zain ohia Auzitegi Nazionalean izan da gaur goizean, Pablo Ruz 'Gürtel auzia' epaitzen ari den epaileak hamabost egunean behin auzitegian agertzeko eman zion agindua lehenengo aldiz betetzeko. Ruzek Espainiatik ateratzea debekatu eta pasaportea kendu zion Barcenasi.
Barcenas 08:30 aldera iritsi da auzitegira, Auzitegi Nazionalak ateak ireki dituenean. Hori horrela, kazetarien presentzia saihestu ahal izan du, nahiz eta pare bat kamera bertan guardia egiten zeuden, Auzitegi Nazionaleko iturriek azaldu dutenez.
Auzitegian deklaratzera joango zela ziurtatzeko, Ruzek hileko lehenean eta 15ean auzitegian agertzeko agindua eman zion Barcenasi, eta lehenengo aldiz bete du gaur agindua.
Asteartean, Ruz epailearen aurrean deklaratu ostean, PPren diru-zain ohia Auzitegi Nazionalera joan zen arratsaldean pasaportea entregatzera, epaileak ezarri zizkion baezpadako neurrietako bat betetze aldera.