Politika -
2013ko aurrekontuak
Oposizioak aurrekontuak onartzea ahalbidetzea 'espero' du EAJk
Joseba Egibarrek oposizioari esan dio oraindik ildo nagusien “informazioaren” fasean daudela, eta ez “negoziazioan”.
Erredakzioa
Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak esan duenez, gainerako alderdiek 2013rako aurrekontuak onartzea "ahalbidetzea" "espero" du. Halaber, oposizioari esan dio oraindik ildo nagusien "informazioaren" fasean daudela, eta ez "negoziazioan".
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuarekin izandako bileraren ostean egin ditu adierazpenok Joseba Egibarrek, 2013rako aurrekontuen aurreproiektuaren ildo nagusiak aurkezteko izandako bilera-sorta amaituta.
Partida batzuek aurrekontuetan izango dituzten murrizketen aurrean zehaztapen faltagatik kritikak jaso ostean, Egibarrek adierazi du lege-proiektua onartzen denean, ziurrenik martxoaren 12an, zehaztuko direla zenbakiak, eta orduan sartuko direla negoziazio fasean.
Aurrekontuen "lehentasuna", "errealismoz oinarritik hasita", "pakete soziala" mantentzea dela nabarmendu du, hau da, enpleguari, osasunari, hezkuntzari babes sozialari eta "bazterketa sozialaren aurkako borrokatzat hartzen denari" zuzendutako partidak.
"Oinarrizko zerbitzuak eta publikoak eta herritarren eskubideak bermatzea mantentzea lehentasuna dela pentsatzen duenak aurrekontuen helburuaren identitate bera aurkituko du", Egibarren ustez.