Politika -

Bilera-sorta

Urkulluk Aurrekontuak luzatu nahi dituela uste du PPk ere

Alderdi Popularreko ordezkariek uste dute Eusko Jaurlaritzak ez duela ''interes handirik'' 2013ko Aurrekontuak onartzeko, eta ''kontuak luzatu'' nahi dituela ematen duela esan du Arantza Quirogak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga PPk Legebiltzarrean duen ordezkariaren hitzetan, ''ematen du'' Eusko Jaurlaritzak ez duela ''interes handirik'' 2013ko Aurrekontuak onartzeko. Halaber, Urkulluk ''kontuak luzatu'' nahi dituela uste du.

Ricardo Gatxagaetxebarria Ogasun sailburua Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruarekin eta Arantza Quiroga eta Anton Damborenea legebiltzarkideekin bildu da ostegun honetan, Euskadiko 2013ko Aurrekontuen aurreproiektuaren berri emateko.

Atzo abiatu zuen Gatxagaetxebarriak alderdi politikoei kontuen proiektua aurkezteko bilera-sorta. PSE-EErekin batzartu ondoren, Jaurlaritza dagoeneko Aurrekontuak luzatzea pentsatzen ari dela esan zuten sozialistek, eta PPko ordezkariak ere uste berekoak dira.

''Sailek ez dituzte aurrekontuak zehaztuta''

Quirogak ''ustekabea'' hartu duela aitortu du, PPko ordezkariak azaldu duenez, sailburuak ez baitu hainbat arlotan egingo diren murrizketak zehaztu. Hala, Osasun Sailarena albo batera utzita, gainontzeko sailetako aurrekontuak oraindik itxi gabe daudela azaldu diela esan du Quirogak.

"Sailetarako zenbateko orokorrak eman ditu, baina bakoitzaren aurrekontuak ez daude zehaztuta'', gaineratu du.

Horren aurrean, erantzukizunez jokatzeko deia egin dio Jaurlaritzari. ''Ez dakigu zertan ari den'', gaineratu du, baina PP ''egungo krisi ekonomikoa gainditzeko akordioak lortzeko prest'' dagoela berretsi du Quirogak.

Atzo bertan, Aurrekontuak onartu ahal izateko, 'errealismoz' jardutea eskatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea