Politika -

Ustelkeria politikoa

Barcenasek eta Sepulvedak kideak ziren bi enpresatan, UDEFren arabera

"Komisioen bidez irabaziak" ateratzeaz gain, enpresa horietan "banatutako etekinen bitartez probetxua ateratzea" zen helburu nagusia.

Luis Barcenas, PPko diruzain ohia. Efe.
Luis Barcenas, PPko diruzain ohia. Efe.
Luis Barcenas, PPko diruzain ohia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain ohia eta Jesus Sepulveda Pozueloko alkate ohia kideak ziren bi enpresatan, gutxienez, UDEF Delitu Ekonomikoen eta Fiskalen Poliziako Taldearen azken txostenaren arabera.

Luis Barcenasek zerrenda bat eman zien Dresdner Bankeko kudeatzaileei politikatik kanpo lortutako funtsen jatorria justifikatzeko. Zerrenda horretan sozietate ezberdinetan zituen parte-hartzeak zehazten zituen.

Zerrendan aipatutako sozietateen artean Astrolago Inversiones deitutako bat agertzen da, ekainaren 2006an sartu zuen Barcenasek dirua lehen aldiz bertan.

Barcenasek eta Sepulvedak 300 akzio zituzten bakoitzak, 3.000 eurona inbertituta.

Zerrendako beste sozietate bat Netchek deitzen da, eta Luis Barcenas eta Jesus Sepulveda zuzendean lotzen ditu.

Halaber, Barcenas Conosur Land izeneko sozietateko akziodun eta kudeatzaile bakarra da. Sozietate horren bitartez Netchekeko 3.000 akzio erosi zituen 2012an, 20.000 euro ordainduta.

Beste sozietate batek, Langa Duero Enercorr XXI izena du eta Barcenasek Spinaker izeneko beste enpresa baten bidez parte hartzen zuen bertan.

Gauzak horrela, eta Poliziaren arabera, deigarria da Barcenasek sozietate horretan partehartzea duela onartzea, sozietatea Francisco Correaren sarearekin lotura duelako.

"Probetxua atera"

"Komisioen bidez irabaziak" ateratzeaz gain, enpresa horietan "banatutako etekinen bitartez probetxua ateratzea" zen helburu nagusia.

"Hau da, ez zuten nahikoa bitartekari lana egitearekin", azpimarratu dute txostenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea