Politika -

Desarmatzea

Basagoitik ETAri: 'Armak ez ezik, aktibistak ere entregatu behar dira'

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideekin ez direla bilduko berretsi du; izan ere, "ETAk armak noiz eta non utziko dituen esateko, ez da nazioarteko bazter-nahaslerik behar".

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EITB
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Armak ez ezik, aktibistak ere entregatu" behar dituela ohartarazi dio ETAri Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak, eta ondoren, zigorrak bete beharko dituztela gaineratu du.

Halaber, dagoeneko Bilbon bilerak hasi dituzten Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideekin ez direla bilduko berretsi dute, ETAk "armak noiz eta non utziko dituen esateko, ez baita nazioarteko bazter-nahaslerik behar".

Herri Irratiko elkarrizketa batean, "ETAren munduan eta ETAren barruan ere, antzerkia egiten ari dira jendea nahasteko", nabarmendu du. "Horrek ez du balio. Armak eman behar dituzte, desegin eta justiziaren esku gelditu behar dira, iraganaren parte izateko".

PPko buruzagiaren iritziz, "armak eman ostean hiru gauza ezarri behar dira: justizia, justizia eta justizia. Euren zigorra bete eta eragindako mina onartu beharko dute, eta berriro horrelakorik gerta ez dadin, damua erakutsi beharko dute", adierazi du.

PP ez dela "nazioarteko bazter-nahasleekin" bilduko argitu du, "ez dutelako ezertan laguntzen eta alde baterako egiten dutelako lan".

Horren iritziz, "egiazko gerra bat bilatu beharko lukete; aurrez aurre bi alde egon diren bat. Ez Euskadin egon dena, alde batek hil egin duelako eta besteak hilketak pairatu dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea