Politika -

Asanblea Leioan

Etxerat: 'Presoen eta senideen egoerak okerrera egin du'

Presoen senideen ordezkariek "mendekua baino beste helbururik ez duten erabakiei behin betiko ateak ixtea" eskatu dute.

Etxeratek mendekuan oinarritutako erabakiei ateak ixteko eskaera egin du. EITB.
Etxeratek mendekuan oinarritutako erabakiei ateak ixteko eskaera egin du. EITB.
Etxerat kolektiboak bere urteroko Asanblada Nazionala egin du, Leioan

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat presoen senideen elkarteak XII. Asanblea Nazionala egin du igandean Leioan, 2012ko balantzea egin eta hurrengo hilabeteetarako ekintzen ardatzak zehazteko.

Asanblea horretan, presoek eta haien senideek bizi duten egoera salatu dute, azken urtean okerrera egin duela deritzotelako.

Hitzordua EHUko kanpusean izan dute, eta senideek esan dutenez, ezinbestekoa da "mendekua baino beste helbururik ez dute politikei ateak behin betiko ixtea".

Etxeraten ustez, PPko Gobernuak "mendekuan oinarritutako politika" egiten du eta horrek presoen eta haien senideen egoera okertu baino ez du egiten. Hori dela eta, politika horiei aurre egiteko beharra azpimarratu dute.

Halaber, begiak martxoaren 20an jarrita dituztela adierazi dute, egun horretan aztertuko baitu Ines del Rio presoaren auzia Strasbourgheko Auzitegiak, izan ere, presoen senideen ustez, erabaki horrek inflexio-puntua ezarriko du kolektiboaren egoeran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea