Politika -

ETAren amaiera

ETAk laster 'armak partzialki emango dituela' aurreikusi du EAEko PPk

"Egun edo aste batzuen buruan", ETAk armak partzialki emango dituela aurreikusi du Iñaki Oyarzabalek, "Espainiako Gobernuaren determinazio irmoak behartuta".

Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorra. EFE
Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorra.
Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorra. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorra baikor azaldu da eta "egun edo aste batzuk barru, ETAk armak partzialki emango dituela" aurreikusi du, "Espainiako Gobernuaren determinazioak behartuta, bake prozesuan atzera bueltarik egon ez dadin eta kontzesio politikorik gabe".

Efe agentziak eginiko elkarrizketa batean, buruzagi popularra baikor azaldu da eta "laster, ETAk beste keinu batzuk" egingo dituela uste du.

"Datozen egun edo asteetan, armak partzialki ematea" gerta daiteke, eta hori Espainiako Gobernuaren lanari esker izango litzakeela nabarmendu du.

Testuinguru horretan, Nazioarteko Egiaztatzaileen Taldeak izan dezakeen paperaren inguruan, "alde batek kontratatutakoak" direla esan du, "Batasunaren munduaren estrategiari nazioarteko oihartzuna emateko".

Ildo horretan, ETAk eman ditzakeen pausoak "eszenifikazio jakin batekin eta bitartekariekin" egingo direla ohartarazi du, nahiz eta horren iritziz, keinu horiek "Espainiako Gobernuaren determinazioari esker" lortuko diren.

EH Bilduk "iraganeko diskurtsoan" jarraitzea kritikatu du EAEko PPren idazkari orokorrak. Halaber, Sortu ezker abertzaleko kide historikoekin jaiotzeak, "Batasunak bere proiektua EH Bilduren barruan ezarri nahi duela berresten duela" uste du.

Legebiltzarrean eratuko den Bake eta Bizikidetza lantaldearen inguruan, ez du aurreratu bertan parte hartuko duten ala ez; "EAJren eta PSE-EEren jarreraren" baitan egongo dela azaldu du.

Hori dela eta, "idatziz", asmoak zeintzuk diren argitzeko deia egin die EAJri eta PSE-EEi eta "EH Bilduren erosotasuna erraztuko duten edo gutxieneko eskakizun batzuk egingo dituzten" argitzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea