Politika -

Gürtel auzia

Matok ez duela dimitituko eta Rajoyren konfiantza duela berretsi du

Gürtel auziarekin lotzen duten bere aurkako "zitalkeriek" ez dutela "makurraraziko" esan du.

Ana Mato Osasun ministroa Kongresuan. Argazkia: EFE
Ana Mato Osasun ministroa Kongresuan.
Ana Mato Osasun ministroa Kongresuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato Osasun ministroak ez duela dimisioa emango berretsi du eta Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen konfiantza duela azpimarratu du.

"Zitalkeria hauek ez naute menderatuko, ez dudalako ezkutatzeko ezer, eta espainiarren zerbitzura lan egiten jarraituko dut", esan du Matok Kongresuan.

Eduardo Madina PSOEk Kongresuan duen idazkari orokorrak egindako galderari erantzunez egin ditu adierazpen horiek Matok, senar ohiarekin batera Gürtel auziko ustelkeria auziarekin lotzen duten informazioen arrean dimisioa ematea eskatu baitio.

"Ez dut inoiz dimisioa ematea pentsatu, ez dudalako inoiz arduradun politikoei dagokigun etikatik at dagoen ezer egin", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea