Politika -

Bilera lehendakariarekin

Basagoiti: 'Gaur gaurkoz, PPk ez lituzke Aurrekontuak babestuko'

Horren esanetan, EAEko PPk ez du parte hartuko bake eta bizikidetza lantaldean, ETA gaitzetsi ezean.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearekin. EITB
Iñigo Urkullu lehendakaria, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearekin. EITB
Lehendakariak Basagoiti hartu du

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gaur gaurkoz", EAEko PPk ez lituzkeela Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestuko iragarri du Antonio Basagoiti alderdi horretako presidenteak. Izan ere, Gasteizko Gobernuak "plan ekonomiko zehatzik" ez duela argudiatu du.

Basagoiti Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartu da gaur goizean, gobernuburuak euskal alderdiekin abiatutako bilera-sortaren baitan.

EAEko PPko buruaren esanetan, bere alderdiak EAJrekin Arabako eta Bizkaiko aurrekontuen harira sinatutako akordioa ez da zertan hedatu Eusko Legebiltzarrera.

Bestalde, Basagoitik Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren aurka egin du, aurtengo diru bilketaren "birkalkulu faltsua" egitea proposatu duelako. Horren helburua "EAJren interesei mesede egitea" dela uste du Basagoitik.

Horregatik, Bilbaoren proposamena onartzen badu, "Aurrekonturik gabe" geratuko dela eta PPk "osoko zuzenketa bat" aurkeztuko duela ohartarazi du.

Bake lantaldea

Eusko Legebiltzarrak hurrengo astean sortuko duen bake eta bizikidetza lantaldeari dagokionez, ETA gaitzesten ez badute, PPk ez duela parte hartuko aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea