Politika -

Ekimena

Milioi bat sinadura baino gehiago, Rajoyren dimisioagatik

Change.org plataformaren ekimenak alderdi politikoak alderdi barruan eta kanpoan “ustelkeriaren aurka batera jartzea” eskatu du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE

Erredakioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioi bat herritarrek baino gehiagok sinatu dute Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta PPko goi-karguen "berehalako dimisioa" eskatzeko ekimena, Change.org plataforman, Barcenas auziari buruzko informazioaren harira. Hauteskundeak aurreratzeko eskaria ere egin dute.

Eskaera hori Pablo Gallego Madrilgo gazteak erregistratu zuen webgunean, duela astebete, eta ondorengo honen alde ere azaldu da: alderdi politikoak alderdi barruan eta kanpoan "ustelkeriaren aurka batera jartzea eta adostasunak bilatzea, ahalik eta azkarren arazoarekin amaitzeko".

Ekimen hau izan da lehena Change.org web orrialdean milioi bat sinadura baino gehiago izaten Espainian, historian azkarren hazi dena ere izan da.

Kanpainak hazkuntza ikaragarria izan zuen: 200.000 sinadura jaso zituen lehenengo 12 orduetan, eta une batzuetan 500 pertsonak sinatu zuten minutuko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea