Politika -
Desarme eta presoak
EAJk 'albiste positiboak' espero ditu laster ETAren desarmeari buruz
Desarmearen eta presoen inguruan "mugimenduak" egongo direla nabarmendu du Aitor Estebanek.
Erredakzioa
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak esan duenez, Gobernuak "badaki" ETAren desarmearen inguruko egiaztatzaileek Oslon bilerak egin dituztela eta datozen hilabeteetan "albiste positiboak" egongo direla iragarri du.
Onda Vasca katean Deia egunkariak argitaratutako informazioaren inguruan galdetu diote Estebani, egiaztatzaileak ETAren ustezko desarmeaz hitz egitera EAEra bueltatuko direla kaleratu baitute bertan, eta ildo horretan, "albiste positiboak" espero dituela esan du. Desarmearen eta presoen inguruan "mugimenduak" egongo direla gaineratu du, eta Gobernuak badu harreman horien berri, horren ustez.
"Agente askok mugitu behar dute", onartu du, baina "ezer mugitzen ez dela esaten den arren, beti daude kontakturako bideak", ondorioztatu du.