Politika -

Barcenas auzia

Rajoyren dimisioa eskatu du Rubalcabak

PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, Rajoy "ez da une konplikatu honetan Espainia gidatzeko gai". "Orain, Gobernu indartsua eta fidagarria behar dugu", azpimarratu du Rubalcabak.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Rajoyren dimisioa eskatu du Rubalcabak

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Barcenas auzia'gatik Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu du Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak. Madrilgo PSOEko egoitzan egindako agerraldian sozialisten buruak azpimarratu duenez, Gobernuan aldaketa behar da, Rajoyk atzo eskainitako azalpenen ostean, presidenteak "ezin dio egungo egoerari aurre egin".

"Espainiarentzat oztopoa da Rajoy ", esan du Rubalcabak, "eta ez da une konplikatu honetan Espainia gidatzeko gai". "Orain, Gobernu indartsua eta fidagarria behar dugu", adierazi du sozialistak.

Oposizioko liderrak Gobernuko presidentearen agerraldia kritikatu du, bere ustez "ez zituen aurreikuspenak bete", ez baitzuen "ezer ere azaldu, akusazioak baino ez zituen egin" eta, horrez gain, "krisi moral publikoa" eragin duelako.

"Herritarrek ez zituzten erasoak espero, azalpenen zain zeuden, epaitegietara jotzea espero zuten, baina ez hedabideen kontra, PPren diruzaina izan denaren kontra, Suitzan dirua eduki eta diru horren jatorria azaltzeko gai izan ez den pertsonaren kontra", esan du Rubalcabak.

Sozialisten liderrak adierazi duenez, Rajoyk azaldu egin behar zuen "nola liteke posible gainsoldaten arazoa sortu zuen PPko diruzain ohiak amnistia fiskala erabiltzeko aukera izatea".

Rubalcabaren iritziz, Rajoyren dimisioa larunbateko presidenteak larunbateko agerraldian esandakoengatik eskatu du. Sozialisten liderrak ez du zehaztu presidentea aldatzeko prozesua nola egingo lukeen.

"Ezin die herritarrei ahaleginik eskatu"

PSOEko idazkari nagusiak Rajoyren gaitasun falta azpimarratu du, "ezin ditu ministroak kargutik kendu, ezta Barcenasen kontra kereila jarri ere". Ondorioz, "ezin die herritarrei ahalaginak egitea eskatu.

Bere iritziz, hedabideek azken egunetan ateratako informazioen "oinarria" Gurtel amarruan dago eta hor "erkidegoak, udalak eta PPko ehunka politikari agertzen dira".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea