Politika -

Bankia auzia

Rato: 'De Guindosek lehenbailehen plan berri bat egiteko eskatu zidan'

Bankiako presidente ohiak Ekonomiako ministroak berak plan berri bat egiteko exijitu ziola esan zion Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileari.

Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia.
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia.
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak Luis de Guindos Ekonomia ministroa seinalatu du zuzenean, eta entitatearentzat "lehenbailehen" plan berri bat exijitu ziola esan du, aurrekoak Espainiako bankuen oniritzia izan arren.

Horixe esan zion abenduaren 20an Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileari. Efe agentziak gaur jakitera eman duenez, Ministeriotik "aurretik zuen birkapitalizaziorako plana gainditu behar zuela" esan zioten.

Ustelkeriaren aurkako epaileak proiektu hori de Guindosek eskatu ote zion galdetu eta Ratok "baietz" erantzun zuen. "Ministroarekin hitz egiten genuen, Estatuko idazkariarekin eta zuzendari orokorrarekin batera, eta bai, Ministerioak berak eskatu zigun".

Era horretan, eskakizun horiei erantzuteko "lan gogorra" egin zuela azaldu zion epaileari, "estres maila goreneko testuingururako onbideratze plan baten bitartez", baina "ez zen onartua izan".

"Beraiek espero ez zutena zela eta Bankia egitea beharrezkoa zela esan zidaten; erabaki garrantzitsua zela ulertu nuen eta erabaki garrantzitsua hartu nuen", esan zuen bere dimisioari aipamen eginez. Maiatzaren 7an eman zuen dimisioa, aurreko asteburuan Ekonomia Ministerioaren ezekoa jaso ostean.

Galdeketaren beste une batean, Espainiako Bankuaren aurka egin zuen Ratok; izan ere, Caja Madrid beste bost kutxa txikiekin fusiorako negoziatzen ari zenean, "Bancaja sartzeko eskatu zidaten erakundetik", esan zuen.

Ratoren adierazpenek hainbat pertsonari lekuko gisa deklaratzera joan behar izatea eragin diete, besteak beste, de Guindos berari.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak deklaratzera joateko "prestutasuna" adierazi zuen, nahiz eta oraindik ez duen argitu idatziz deklaratuko duen edo Auzitegira bertara joango den.

Epaileak Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadorea eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez horren aurrekoa ere deitu ditu.

Gainerako lekukoak hauek izango dira: Javier Ariztegui Espainiako Bankuaren gobernadoreorde ohia; Julio Segura eta Blas Calzada Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidente ohiak; Jaime Castellanos Lazarrek Espainian duen presidentea eta Francisco Celma Deloitte konpainiaren ordezkaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea