Politika -

Gainsoldatak PPn

Rubalcaba: 'Rajoyk bereari eusten dio eta Barcenasen eskuetan dago'

Egoera duela 48 ordu baino "larriagoa dela" esan du eta Gobernuko presidenteak herria egoera "ezinezkoan, bizigaitzan eta gobernaezinean" utzi duela esan du.

Rubalcabak egoera jasangaitza sortzea leporatu dio Rajoyri. Efe.
Rubalcabak egoera jasangaitza sortzea leporatu dio Rajoyri. Efe.
Rubalcabak egoera jasangaitza sortzea leporatu dio Rajoyri. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak esan du Mariano Rajoy presidentea "bere jarrerari eusten" ari zaiola, eta "bere etorkizuna" Luis Barcenas PPko diruzain ohiarenari "lotu" diola.

Rubalcabak Amerikako Etxean emandako prentsaurrekoan egin ditu adierazpeno0k, Rajoyk PPko Exekutiba Batzordearen ostean emandako prentsaurrekoaren harian. Gobernuko presidentea Barcenas auziaz aritu da agerraldian.

PSOEko liderrak datozen orduetarako iragarri du alderdiak egingo duen adierazpen instituzionala. Hala ere, egoera duela 48 ordu baino "larriagoa" dela azpimarratu eta Rajoyk sortutako giroa "ezinezkoa, bizigaitza eta gobernaezina" dela gaineratu du.

"Rajoy jaunak oso azalpen gutxi eman du, baina akusazio ugari egin ditu", esan du Rubalcabak. Bere iritziz, Rajoyren hitzetan "guztiak gezurretan ari dira, bera ezik; mundu guztia dago Espainiaren alde edo kontra bera ezik; mundu guztiak du errua, berak ezik...".

Jarrera "erasokorra"

Oposizioko liderraren arabera, Exkekutiboko buruak jarrera "bereziki erasokorra" agertu du.

Rubalcabaren iritziz, Rajoyk gauza bat argi eduki behar du: "azken 48 orduetan gauzak okerrera eta susmoek gora egin dutela".

PSOEren idazkari nagusiak uste du Rajoyk azalpenak eman behar dizkiela herritarrei, erasoan egin beharrean.

Portugalera bidaia, bertan behera

Rubalcabak bertan behera utzi du igandean Portugalera egiteko asmoa zuen bidaia. Sozialistak Nazioarteko Sozialisten Batzordean parte hartu behar zuen baina ez joatea erabaki du "Barcenas auziak Espainian sortu duen krisi larria ikusita".

Prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez, oposizioko liderra eta sozialisten beste agintari batzuk bilduta daude alderdiak igandean Mariano Rajoyren hitzen inguruan egingo duen adierazpen ofiziala prestatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea