Politika -
Ustezko ustelkeria
Rajoy: 'Ez dut inoiz diru beltzik jaso; gezurra da'
Azken asteetako "erasoen" aurrean, ez direla "ezer egin gabe geldituko" adierazi du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak .
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ukatu egin du PPn diru beltza jaso izana "ez PPn, ezta inon ere; esandako guztia gezurra da", berretsi du. "Bi hitz baino ez ditut behar: Gezurra da", azpimarratu du.
"Ez dut inoiz gainsoldatak jaso ezta banatu ere. Gezurra ez. Ez dut ezer ezkutatu behar, eta egiak ez nau beldurra ematen", esan zuen Rajoyk larunbatean PPko goi-zuzendaritzaren aurrean 15 minutuko iraupena izan zuen agerraldian. Gobernuko presidenteak ohartarazi zuenez, "eraso horren ondorioz dimitituko dudala uste duenak huts egin du". "Azken asteetan pairatu ditugun erasoen aurrean, ez gara ezer egin gabe geldituko", esan zuen.
Bokazio politikoa
Halaber, ogibidez jabetzaren erregistratzaile dela ekarri zuen gogora. "Hau esatera behartu naute: nik lan egiten badakit", adierazi zuen Rajoyk, "nahi izanez gero, diru gehiago irabaziko nuke beste lanbide horretan, baina dirua galduta ere, politikan aritzea erabaki nuen". Gobernuko presidenteak bere bokazio politikoa defendatu zuen. "Niretzako dirua ez da garrantzitsuena, besteentzako ez dakit", azpimarratu zuen.
Bestalde, Barcenasen Suitzako diru-kontuari buruz, "PPrekin zerikusirik ez" duela esan zuen Rajoyk. "PPk ez du eta ez du inoiz izan diru-konturik atzerriko herrialdeetan, eta atzerrian diru konturik irekitzeko agindurik ez dugu inoiz eman", nabarmendu zuen.
Errenta-aitorpena
Datorren astean Moncloaren webgunean bere errenta eta ondasunen aitorpenak herritar guztien eskura jarriko dituela iragarri zuen Rajoyk, "zalantza guztiak uxatzeko", zalantzak desagerrarazteko gardentasunez jokatuko dutela azpimarratuz.
Zentzu horretan, Alderdi Popularreko eskualdeko baroien errenta-aitorpenak ere publiko egitea adostu dute. Jose Antonio Monago Extremadurako presidenteak proposatuta, ekimena Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiak jaso du. Cospedalen esku egongo da orain baroien errenta-aitorpenak zabaltzeko ardura.
Rubalcaba kritikatu du
Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba oposizioko buruaren "jarrera" deitoratu zuen Rajoyk. "Sinesgarritasunik merezi ez duten informazioak aintzat hartu ditu, herrialdearengan izan dezakeen eragin txarra kontuan hartu gabe", salatu zuen agerraldian Rajoyk.
"Gobernuari sinesgarritasuna kendu nahi diotenen aurrean, ez gara geldirik geratuko", ohartarazi zuen Gobernuko presidenteak PPko goi-zuzendaritzaren aurrean.
Iñaki Oyarzabal
Bestalde, Iñaki Oyarzabal PPko Euskadiko idazkari zuen.