Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Darpon: 'Ez gara murrizketak egitera etorri'

Sendagaien koordainketari dagokionez, Jaurlaritzak "beste erremediorik ez duelako" aplikatuko duela azpimarratu eta Euskadin datozen sei hilabeteetan martxan jarriko dutela iragarri du.

Jon Darponek adierazi duenez, sendagaien koordainketa sei hilabeteko epean abian jarriko dute. EITB.
Jon Darponek adierazi duenez, sendagaien koordainketa sei hilabeteko epean abian jarriko dute. EITB.
Darpon: 'Koordainketa datozen sei hilabeteetan martxan jarriko da'

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuaren arabera, bere departamentuaren helburua, krisi ekonomikoa ikusita, gastua ez handitzea da, Osasunaren kostua murriztea "oso zaila" da.

"Ez gara murrizketak egitera etorri", esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Halaber, aurrekontua "hobeto kudeatzen" saiatuko dela nabarmendu du, aurreko urteetan baino txikiagoa izango delako, "baina nahikoa, hala ere", gaineratu du.

Aurrekontua hobeto kudeatzeko helburua gauzatzeko hartuko dituen neurrietako bat osasun sistema berriro antolatzea izango da, oinarrizko atentzioa eta atentzio berezia "banatuta ez egoteko". Beste neurri batzuk ospitaletik kaponko atentzioa indartzea eta administrazio eta zuzendaritza postuak murriztea izango dira, baina osasun-langileei eragin gabe.

Beste erkidego batzuek sistema publiko eta pribatu mistoen alde egindako apustuari dagokionez, Darponek esan du "osasun sistema publiko eta kalitatezkoa mantentzearen alde" egingo duela Jaurlaritzak, "sare pribatua osagarri modura erabilita".

Koordainketa, sei hilabetetan

Sendagaien koordainketa sistema abian noiz jarriko duten galdetuta, sei hilabeteko epea aipatu du; udaren atarian martxan egon daitekeela zehaztu du. Jarraian, Jaurlaritzak sistema "beste erremediorik ez" duelako aplikatzen duela nabarmendu du, izan ere, koordainketak "ez duelako sistemaren jasangarritasunaren arazoa konpontzen".

"Koordainketatik ateratko den diruak ez ditu sektorearen arazoak konponduko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea