Politika -

Legegintzaldi berria

Legebiltzarrak legegintzaldiko lehen osoko bilkura egingo du gaur

Beste hainbat punturen artean, Gasteizko Ganberak senatari autonomikoak izendatuko ditu.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi berriko lehenengo osoko bilkura egingo du ostegun honetan, eta bertan senatari berrien aukeraketa eta bake eta elkarbizitzaren inguruko txosten bat eztabaidatuko dute.

Eguneko lehen puntuan, parlamentariek Legebiltzarra ordezkatuko duten hiru senatariak aukeratu beharko dituzte. Ia ziurtasun osoz, aukeratuak EAJko Jokin Bildarratz, EH Bilduko Iñaki Goioaga eta PSE-EEko Tontxu Rodríguez izango dira.

Aukeraketa hori polemika artean egingo da, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Iñaki Goioagaren aurkako salaketa jarri baitu, Goioaga ETAren kide dela leporatuz.

Goioaga eta Bildarratz aukeratuak izango dira ziurtasun osoz, baina hirugarren senatariak beste alderdien babesa izan beharko du.

Bakearen aldeko txostena

Puntu horrez gain, Legebiltzarrak alderdi sozialistak bultzatutako bakearen eta elkarbizitzaren inguruko txosten bat eztabaidatuko du.

Gai horren inguruan, PSE-EEk batzorde hori aurreko legegintzaldiko batzordearen jarrapena izan behar dela uste du, eta EH Bilduk, berriz, lanean jarraitzeko "oinarri bakarra" ez izatea nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea