Politika -
Aurrekontuak
EAJren eta PPren arteko 'kromo trukaketa' salatu du Pastorrek
PSE-EEko bozeramaileak ez du baztertzen Gasteizko udalean lortutako akordioa Eusko Legebiltzarrera zabaltzea.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak EAJk eta PPk 'kromo trukaketa' egin dutela salatu du Arabako eta Bizkaiko aurrekontuak kudeatzeko, murrizketak helburu hartuta. Halaber, buruzagi sozialistak ez du baztertzen Gasteizko udalean lortutako akordioa Eusko Legebiltzarrera zabaltzea.
Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurreko batean PPk eta EAJk Gasteizko aurrekontuak aurrera ateratzeko lorturiko akordioaz hitz egin du. Gasteizen lortutako akordioak Bizkaiko eta Arabako aurrekontuetan ados jartzea ahalbidetu dezake.
Buruzagi sozialistaren hitzetan, "argi dago" Gasteizen lortutako akordioa EAJren eta PPren arteko "kromo trukaketa" baten parte dela. Horren hitzetan, akordio horrek eragina izango du Arabako eta Bizkaiko Diputazioetan, bi erakunde horietan gutxiengoan agintzen ari baitira popularrak eta jeltzaleak.