Politika -
Balizko ituna
EAJren eta PPren 'negoziaziorako ekimena' azpimarratu du Ortuzarrek
EAJren presidentearen esanetan, Araban eta Bizkaian "herritarrek merezi dituzten aurrekontuak" adosteko "borondate zabala" dute bi alderdiek.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren presidenteak azpimarratu duenez, Arabako eta Bizkaiko aldundiei eta Gasteizko Udalaren aurrekontuei egonkortasuna emateko EAJren eta PPren arteko negoziazioek aurrera jarraitzeak agerian uzten du "bi aldeek nahi dutela akordioa".
Ortuzarrek Onda Ceron egindako elkarrizketa batean azaldu duenaren arabera, "seinale ona" da negoziazioek irautea eta horrek atzera botatzen du Bilduk eta PSE-EEk salatu duten "kromo trukea".
"Kromo trukea izango balitz, ez ginatekeen horrenbeste orduz negoziatzen arituko", gaineratu du Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak.
Era berean, Araban eta Bizkaian "herritarrek merezi dituzten aurrekontuak" adosteko "borondate zabala" omen dute bi alderdiek.