Politika -

Elkarrizketa

Romero: 'Egun dugun bakerako lan gehien egin duenetako bat Otegi da'

Otegi "egungo zoriontasun eta normaltasun egoerara iristeko" lan gehien egin duen pertsonetako bat izan dela esan du Rafaela Romerok.

Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEren bozeramailea.
Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEren bozeramailea.
Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEren bozeramailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEren bozeramaile etaJesus Egiguren sozialistaren emazteak, Arnaldo Otegi egun espetxean dagoen arren, "egun dugun bake unearen alde lan gehien egin duen pertsonetako bat" dela defendatu du, "izango dituen zorrez harago".

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, "ezker abertzaletik, Otegik bide baketsuek eta demokratikoek lehentasuna izan ditzaten lan egin du", adierazi du.

"Horrek perfektua egiten du? Ez. Mandela bezalakoa da? Ezta ere. Baina benetan, pertsonalki eta are gehiago politikoki, lan asko egin du normaltasun eta zoriontasun une honetara iristeko".

PSE-EEren bozeramaileari ez zaio axola horrelako adierazpenengatik kritikatzea, "herrialde honetako askatasunaren aldeko borrokan, horrelako zerbait esateko duintasuna eta errespetua irabazi dudalako".

"Arnaldok familia du", esan du eta horren emaztearen partetik "asko ikasi" duela gaineratu du.

Sorturen zuzendaritzarako proposatu dute Otegi

Bestalde, ezker abertzaleko kideek Arnaldo Otegi Sorturen zuzendaritzarako hautagai gisa proposatu dute "era sinbolikoan". Otsailaren 23an batzar konstituziogilea egingo dute.

Hala ere, Otegik ezingo du kargu hori eduki; izan ere, alderdi berrian, "funtzioak euren gain hartu" ahal izango duten kideak soilik egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea