Politika -

Dirua Suitzan

Ogasunak ukatu egin du Barcenasek amnistia fiskalera jo zuela

PPren diruzain eta senatari ohiak 22 milioi euro zituen Suitzako bankuetan, Hegoamerikako bazkide batzuekin batera irabaziak, abokatuak jakitera eman duenez.

Luis Barcenas PPren diruzain eta senatari ohia. Argazkia: Efe
Luis Barcenas PPren diruzain eta senatari ohia.
Barcenasek amnistia fiskalaren bidez garbitu ditu Suitzan ezkutuan zeuzkan milioiak

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPren diruzain eta senatari ohiak, amnistia fiskalari esker, Suitzan zituen hamar milioi euro legeztatu zituela ukatu du Ogasunak, hainbat iturrik zabaldu dutena gezurtatze aldera. Hegoamerikan, beste bazkide batzuekin batera, industria sektorean lortutako dirua omen da hori, Alfonso Trallero Barcenasen abokatuak jakitera eman duenez.

Suitzako agintariek Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari bidali diote Barcenasek Suitzako banku batzuetan zuen diruaren inguruko informazioa. 22 milioi euro zituen hainbat bankutan banatuta, eta bere abokatuak dio Hegoamerikako bazkideekin eskuratu zuela dirua.

Tralleroren esanetan, Barcenasek 1988tik du dirua Suitzan, eta bazkideek 2009an erabaki zuten Barcenasekin zituzten negozioak alde batera uztea. Ondorioz, Barcenasek 10 milioi euro irabazi omen zituen eta Ogasunak ukatu egin badu ere, hainbat hedabidek dio legeztatu egin zuela diru kopuru hori amnistia fiskalari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea