Politika -

Senatua

Legebiltzarrak berretsi egin du Goioagaren hautagaitza Senaturako

PP eta UPyD izan dira EH Bilduren hautagaitzaren kontra bozkatu duten bakarrak. Jokin Bildarratz (EAJ) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) ere izendatu dituzte hautagai.

Iñaki Goioaga abokatua. Argazkia: EITB
Iñaki Goioaga abokatua.
Iñaki Goioaga abokatua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak senatarien hautagaitzen ebazpena onartu du, PPren eta UPyDren kontrako botoekin. Hori horrela, EH Bilduk proposatutako Iñaki Goioaga abokatua senatari izateko hautagaia izango da, Jokin Bildarratzekin (EAJ) eta Tontxu Rodriguezekin (PSE-EE) batera.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak salaketa jarri berri du Goioagaren kontra ETAko kide izatea leporatuta, eta inputatu gisa deklaratzea eskatu du.

Eusko Legebiltzarreko Bateraezintasun Batzordeak argi berdea eman dio zerbitzu juridikoek egindako ebazpenari, hau da, hiru hautagaiek senatari izateko bateraezintasunik ez dutela berretsi du.

Ebazpen hori EAJren, PSE-EEren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PPren eta UPyDren kontrako botoekin atera da aurrera.

Hori horrela, datorren urtarrilaren 24an senatari izendatuko dituzte Goioaga, Bildarratz eta Rodriguez, nahikoa babes baitute horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea