Politika -
Dokumentazioa
Profila: Ortuzar, EAJren komunikazio erreferentzia
EITBren zuzendari izandakoak alderdi jeltzalearen buru izatea du erronka nagusia orain; eztabaidetan iaioa, politikan ibilbide luzea duen gizona da.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar jeltzalea (Abanto-Zierbena, 1962) apurka aurrera egin duen alderdikidea da, komunikazioa beti lagun eta lotura izan duela.
EHUn Kazetaritzan lizentziaduna, irratian eta idatzizko prentsan erredaktore bezala lan egin zuen. ELA sindikatuan sartuta, Deiako langileen batzordeko presidente izan zen, 80ko hamarkadako amaieran, Lehendakaritzako, eta Jaurlaritzako Justizia eta Garapen Sailetako prentsako arduradun izendatu aurretik.
Kazetaritza eta komunikazioarekin lotura handia izan du beti, Lakuako Kanpo Harremanetako erreferentzia izatera igaro zen, bai nazioarteko harremanetan, baita Estatuarekiko eta Europarekiko harremanetan ere.
1999an Iñaki Zarraoaren ordezkoa izan zen EITBren zuzendari izendatuta. Bertan bederatzi urte egon zen karguan, EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidente izendatu arte, Iñigo Urkulluk alderdiaren buru izendatu eta gero.
Aurrez aurreko eztabaidetan iaioa, BBBren presidentearen kargua eta legebiltzarkide karguak izan ditu bizkar gainean. Antoni Ortuzarrek Euzko Alderdi Jeltzalea gidatzeko erronka du aurretik.