Politika -
Lanean
Urtarrilaren 15ean hasiko dira Legebiltzarreko batzordeak eratzen
Hamabosna legebiltzarkidek osatuko dituzte, orain arte baino hiru gutxiagok. Bost EAJkoak izango dira, lau EH Bildukoak, hiru PSE-EEkoak, bi PPkoak eta bat UPyDkoa.
Eusko Legebiltzarrak legealdi honetan izango dituen 14 batzordeak urtarrilaren 15ean hasiko dira eratzen, eta 15 legebiltzarkidek osatuko dute bakoitza, orain arte baino hiru gutxiagok, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak iragarri duenez.
Urteko lehen bilera egin du gaur Legebiltzarreko Mahaiak, eta, ondoren, prentsaurrekoa eskaini du Bakartxo Tejeriak. Horrek iragarri duenez, 14 batzorde izatea adostu dute, aurreko legegintzaldian baino bat gutxiago.
Batzorde bakoitza 15 legebiltzarkidek osatuko dute (orain arte 18 ziren), eta haietako bost EAJkoak izango dira, lau EH Bildukoak, hiru PSE-EEkoak, bi PPkoak eta bat UPyDkoa.