Politika -

Prentsaurrekoa

Batasunak desegin egingo dela iragarri du

Militanteek "baliabide politiko berri bat" aukeratzeko hausnarketa egingo dutela iragarri dute, baina zehaztasun gehiagorik eman gabe.

Maite Goyenetxe eta Jean-Claude Aguerre. EFE.
Maite Goyenetxe eta Jean-Claude Aguerre. EFE.
Batasuna desegin egingo dela iragarri du

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasunak bere desegitea iragarri du Baionan egindako prentsaurrekoan. Ezker abertzaleko alderdia legez kanpokoa da Espainian, baina, Frantzian, aldiz, legezkoa da.

"Batasunaren desegitea iragartzeko etorri gara; orain, militanteek baliabide politiko berri bat aukeratzeko hausnarketa egingo dute", adierazi dute Maite Goyenetxek eta Jean Claude Aguerre Batasuneko kideek.

Hala ere, alderdi abertzaleak ez du zehaztu zeintzuk izango diren bere aldarrikapen politikoak aurrera ateratzeko erabiliko dituen tresna politikoak.

Iragarpena Aurore Martin buruzagi ohia kartzelatik atera eta egun batzuetara egin dute. Batasuna 2001 urtean sortu zen.

"Garrantzitsuena gure borrokaren eraginkortasuna bermatzea eta bizi dugun egoera politikoan egokiagoak diren baliabideak aurkitzea da. Horregatik erabaki dugu Batasuna desegitea", azaldu du Goyenetxek.

Batasuneko ordezkariak esan duenez, "aro politiko berria eraikitzen jarraitzeko asmoa" dute, baina ez du ekintzarik zehaztu. Hori bai, Sorturekin loturarik izatea ukatu du.

Autonomiaren aldarrikapena

Batasuna Euskal Herria Bai (EHBAI) hautagaitzaren parte izan zen 2012ko ekaineko hauteskundeetan, eta Iparralderentzako autonomia aldarrikatu zuten.

"Euskal Herriaren hitza Pariserat" izan zen Parlamenturako hauteskunde kanpainan erabili zuten leloa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea