Politika -

Senatari berriak

Bildarratz, Iñaki Goioaga eta Tontxu Rodriguez, senatari berriak

Bildarraitz, Goioaga eta Rodriguez izango dira aipatutako alderdiek izendatu dituzten euskal senatari berriak. PPk Juana Iturmendi proposatu du, baina postuan errepikatzeko aukerarik gabe geratu da.

Jokin Bildarraitz (EAJ), Iñaki Goioaga (EH Bildu) eta Tontxu Rodríguez (PSE-EE). Argazkia: eitb.com
Jokin Bildarraitz (EAJ), Iñaki Goioaga (EH Bildu) eta Tontxu Rodríguez (PSE-EE).
Jokin Bildarraitz (EAJ), Iñaki Goioaga (EH Bildu) eta Tontxu Rodríguez (PSE-EE). Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarraitz (EAJ), Iñaki Goioaga (EH Bildu) eta Tontxu Rodríguez (PSE-EE) izango dira Eusko Legebiltzarrak aukeratuko dituen hiru senatari berriak, orain arte egon diren EAJren, PSE-EEren eta PPren senatariak ordezkatuz.

Bildarraitz, Goioaga eta Rodriguez beren alderdiek izendatu dituzte, eta ez da arazorik izengo horiek ofizialki izendatzeko, hiru alderdiek bermatuta dituztelako, jada, beharrezkoak diren botuak.

PPk Juana Iturmendi proposatu du, baina postuan errepikatzeko aukerarik gabe geratu da.

PPk ez du PSE-EE babestuko

EAJren eta EH Bilduren hautagaitzak beren alderdikideen babesarekin soilik atera ditzakete aurrera, baina sozialistenak beste alderdien babesa jaso beharko du. Zentzu horretan, "Legebiltzarreko alderdiek Ganberako ordezkaritzetan dagoen proportzionaltasuna" errespetatuko dutela adierazi du PSE-EEk komunikatu batean.

Horrela, Barakaldoko alkateak EAJren eta EH Bilduren parlamentarien babesa jasoko du, baina ez PPrena, Antonio Basagoiti alderdi horren presidenteak sozialistak babestea ukatu baitu. Basagoitik "Bildu eta Batasunaren munduko jendeari" laguntza eskatzeko esan dio, "azkenaldian ildo politiko berean ari baitira".

Profilak

Jokin Bildarraitz, iraganean senataria izandakoa, Eudel EAEko Udalen elkarteko presidente eta Tolosako alkate kargua okupatu du.

Iñaki Goioaga, berriz, Zigor Eskubidean aditua da, eta Justicia munduko arlo ezberdinetan jardun du, hala-nola Auzitegi Gorenean, Auzitegi Nazionalean edota Auzitegi Konstituzionalean.

Tontxu Rodriguezek, abokatu eta UGT sindikatuko kideak, esperientzia luzea dauka arlo instituzionalean, Barakaldoko alkatea izateaz gain Bizkaiko Batzar Orokorren ahalduna baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea