Politika -

2012ko balantzea

Gernikako Akordioak 'premiazko'tzat jo du presoak hurbiltzea

Sinatzaileen ustez, "bakearen etsaiek ezer aldatu ez balitz bezala jokatzen jarraitzen dute".

Gernikako Akordioaren prentsaurreko bat. EFE
Gernikako Akordioaren prentsaurreko bat. EFE
Gernikako Akordioaren prentsaurreko bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioaren sinatzaileek "premiazko"tzat jo dute ETAko presoen egoera "errotik aldatzea" eta, "hasteko", Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eta "euren eskubideen jabe izatea" eskatu dute.

Halaber, bakegintza prozesuaren lehentasunak "elkarrizketa politikoa sustatzea" izan behar duela iritzi dio, "normaltasun demokratikoa" eraikitzeko.

Izaskun Guarrotxena Bilgune Feministako kideak 2012ko balantzea egin du, Gernikako Akordioaren sinatzaileen izenean, eta "baldintza politiko eta sozial onak" izan badira ere, ez dela "ia aurrerapausorik" eman deitoratu du.

Horren esanetan, Espainiako eta Frantziako gobernuek "ukatu" egin dute gatazka dagoela, eta, ondorioz, ukatu egin dute "konponbide prozesua" behar dela. "Gerra garaiko mezuak dituzte", salatu du.

Halaber, ETAk indarkeriaren azkena iragarri bazuen ere, "bakearen etsaiek ezer aldatu ez balitz bezala jokatzen jarraitzen dute", Guarrotxenaren aburuz. Horren ildotik, ETAk "desarmea eta egitura militarrak desegitea" negoziatzea eskaini duela gogorarazi du.

Horren aurrean, baina, Espainiak eta Frantziak emandako erantzuna "etsigarria" dela iritzi dio, "ez baitute interesik agertu borroka armatuaren aroa behin betiko amaitzeko".

Bestalde, "epaiketa politikoek jarraitzea, kartzelatzeak egitea eta mehatxua oinarri duen espetxe politikoari eustea anakronismoa" dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea