Politika -
Gabon gaueko mezua
EITBko Zuzendaritzak erregearen mezuaren alde egin du
Zuzendaritzak ez du Legebiltzarraren ohar ofizialik jaso, baina bai EAJ eta EH Bildu alderdien kontrako iritziak, aurretik ere argio eta garbi adierazitakoak.
Erredakzioa
EITBko zuzendaritzak prentsa oharra atera du erregearen mezuaren emisioak sortu duen polemikaren inguruan jarrera ofiziala agertzeko.
Oharrean dioenez, abenduaren 18an izandako azken Administrazio Kontseiluan, EITBren Zuzendari Nagusiak, kontseilari baten galderaren aurrean, Gabon Gauean Erregearen Mezuaren emanaldia emateko asmoa adierazi zuen. 2009,2010eta 2011. Egindakoarekin koherentziaz eta 'errespeto instituzionala' eman zituen arrazoitzat.
Kontseilu horretan, halaber, gai honen inguruan Eusko Legebiltzarrak azaldutako jarrera esplizitua, EITBko zuzendaritzari helarazitako jarrera, alegia kontutan izango zela adierazi zen. Adierazpen instituzionalak, ordea ez du aurrera egin. Zuzendaritzak, alabaina, EAJ-PNV eta EH Bildu taldeetako bozeramaileen iritziak idatziz jaso ditu. Mezua ez ematearen aldeko iritziak izan dira, azken egunetan agertutako jarrera politikoa berretsiz.
Bukatzeko, EITBko zuzendaritzak Legebiltzarreko talde guztien iritziak errespetatzen dituela azpimarratu du, baina, era berean, bere erabakiaren autonomia ere defendatzen du, euskal ikus-entzuleen aske aukeratzeko eta erakundeen errespetuaren esparruaren barruan.