Politika -

Katalunia

Morenes: 'Armadak badaki zein eginkizun eman zaion'

Defentsa ministroak azaldu duenez, Indar Armatuak ez daude Katalunian gerta daitekeenaz kezkatuta, eta Armada lasai dagoela gaineratu du.

Pedro Morenes Defentsa ministroa. EFE
Pedro Morenes
Pedro Morenes Defentsa ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Morenes Defentsa ministroak esan duenez, Indar Armatuak ez daude Katalunian gerta daitekeenaz kezkatuta, eta Armada lasai dagoela gaineratu du, "ondo daki eman zaion eginkizuna".

Ministroen Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, ministroak eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak, kazetariek galdeginda, Kataluniako egoeraz eta CiUren eta ERCren arteko paktuaz hitz egin dute.

Morenesek azaldu duenez, Armadako gizonezkoak eta emakumezkoek, "pertsonalki", euren iritziak izango dituzte, baina, "erakunde bezala" eta era korporatiboan ez dago betebeharrak betetzeko beste jarrerarik, legeak hala ezarrita.

"Lasaitasun berezia duk zentzu horretan, Indar Armatuek Gobernuarengan konfiantza dute, eta jakin benetan badakite egin behar dutena, eta hala egingo dute".

Morenesen hitzetan, Armada beti dago lasai, benetan ondo daki nazioak ezarri dion eginkizuna eta kideek euren garrantzia badakite, espainiar guztien segurtasunari dagokionez. Armada lasai dagoela esan du, berez hori delako dagokiona.

Autodeterminazioari buruzko erreferenduma ematearen inguruan, Saenz de Santamariak esan du Gobernuak ez duela hipotesiei buruz hitz egiten, Gobernuak jardun egiten duela, eta Konstituzioa betetzea duela eginkizuna gaineratu du.

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea