Politika -

Jaurlaritza berria

Josu Erkoreka, 'hizlaririk onena'

Sailburu berria EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailea izan da 2004tik, eta orain Eusko Jaurlaritzako sailburuetako bat izango da.

Josu Erkoreka. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatuko duen Eusko Jaurlaritzako berriko bozeramailea eta Administrazio eta Justizia sailburua bat izango da aurrerantzean Josu Erkoreka.

Orain arte diputatua izan da Madrilen, eta 2004tik hona EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailea izan da.

Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Zuzenbidean doktore da 1990az geroztik. 1995ean hasi zuen bere ibilbide publikoa, orduan izendatu baitzuten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendari. 2000. urtera arte egon zen karguan, diputatu gisa aukeratu zuten arte.

Zuzenbide alorrean dituen ezagutzak tarteko, Diputatuen Kongresuko Batzorde Konstituzionaleko bozeramailea izan zen; batzorde horretan jorratu zuten, hain justu, Alderdi Politikoen Legea.

2004an berriz ere diputatu gisa aukeratu zuten, eta Iñaki Anasagastiren tokia hartu zuen bozeramaile gisa.

Aparteko oratoria duelako ezaguna da Madrilen, hain zuzen ere, Hizlari Onenaren Saria jaso zuen 2008an Kazetari Profesionalen Elkartearen eskutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea