Politika -

Dokumentazioa

Profila: Iñigo Urkullu; EAJren itzulera Ajuria Enera

Buruzagio jeltzale gizon serioa da, moderatua, metodikoa eta erlijiosoa.

Iñigo Urkullu. EITB
Iñigo Urkullu. EITB
Iñigo Urkullu. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Renteriak (Alonsotegi, Bizkaia, 1961) Ajuria Enearen giltza lortu du EAJrentzat, Alderdi Sozialista hiru urte eta erdiz agintean izan eta gero.

Urkulluk moderatu ospea du politikaren munduan. Serioa, metodikoa eta erlijiosoa da, eta familia giroa gustoko du.

Seriotasuna galtzen ez duen arren, Urkullurengana hurbiltzea erraza dela eta gertuko harremanetan adeitsua dela diote.

Elkarrizketarako jarrera irekia duela onartu diote, eta, adibidez, ezaguna da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiarekin harreman ona zuela. Patxi Lopezekin, baina, ez omen da ondo konpontzen.

1986an legebiltzarkidea izan bazen ere, bere ibilbide politiko guztia EAJ barruko karguetan egin du Urkulluk.

80ko hamarkada amaieran ekin zion politikari. 23 urte zituela, EAJko Bizkaiko exekutibako kide zen, eta bertan jarraitu zuen 2007a arte.

Javier Atutxak BBBren presidente kargua hartu zuenean, zerrendan bigarren geratu zen Urkullu, eta bozeramaile kargua ere hartu zuen.

Handik lau urtera, Atutxak kargua utzita, Urkulluk hartu zuen BBBren buruzagitza. Zazpi urte geroago, EAJko presidente izendatu zuten estreinakoz, eta urte hasieran karguan berretsi dute. Orain, baina, EAJko presidente izateari utzi egin beharko dio, ez baita lehendakari karguarekin bateragarria, alderdi jeltzalearen estatutuen arabera.

Lehendakari gisa, krisi ekonomikoari aurre egin beharko dio, atzeraldi testuinguru orokortu honetan, eta, gainera, bakegintzari eta normalizazio politikoari ere heldu beharko die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea