12:57

albisteak

GERRA UKRAINAN

Gerra okertuz doan heinean, irtenbide eskasak Ukrainarentzat

FELIPE ETXEBARRIA

FELIPE ETXEBARRIA

Errusiak gogortu egin ditu Ukrainaren aurkako erasoak. Gerra hasi zela bi urte baino gehiago den arren, borrokei ez zaie ikusten amaierarik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiak gogortu egin ditu Ukrainaren aurkako erasoak. Gerra hasi zela bi urte baino gehiago den arren, borrokei ez zaie ikusten amaierarik. Ondorioz, Volodymyr Zelensky presidenteari gero eta aukera gutxiago geratzen zaizkio.

Zelenskyk behin baino gehiagotan esan duenez, Ukrainak ez du beste ezer onartuko 2014az geroztik galdutako lurralde guztiak bereskuratzea ez bada. Baina Errusiak okupatutako lurraldeak berreskuratzea, Krimea barne (herrialde guztiaren % 20), gero eta zailagoa dirudi.

Gainera, Putin presidentearekin negoziatzeak politikoki kostu handia dauka, Ukrainako iritzi publikoa Errusiari lurraldeak ematearen aurka dagoelako. Eta Putinek ez dauka ezer onartzeko asmorik Ukrainaren errendizioa ez bada.

Oraingo 'status quoa' onartezina da ukrainarrentzat, gerrak blokeatuta jarraitzen duen bitartean, eta soldadu ukrainarrek frontean hiltzen jarraitzen duten bitartean. Baina onartezina ere bada su-etena ukrainarrentzat, horrek Errusiari beren posizioak indartzeko aukera emango liokeelako.

Ukrainarrek eta Mendebaldeak Zelensky harrapatuta ikusten dute. Estatu Batuen laguntza errepublikanoek blokeatuta jarraitzen du. Gerra hegazkin modernoak (F-16   estatubatuarrak, lehenago eskainitakoak), ez dira urte amaiera arte Ukrainara iritsiko. Gainera hain gutxi izango direnez, ez dute gerraren joera aldatuko. NATOko herrialdeak ere laguntza neurtzen ari dira, nahiz eta Macron presidenteak duela gutxi esan europarrek ez dutela baztertzen Ukrainara soldaduak bidaltzea.

Abokatu ukrainar batek esan berri duenez, ez daki Zelensky egoera honetatik nola irtengo den. Arazo zailena beretzat Ukrainako iritzi publikoa kudeatzea da. Orain arte, ukrainarren gehiengo zabalak Zelenskyren kudeaketa babestu du, baina Kieven dagoen diplomazialari europar batek esan duenez, babes hori ahultzen hasi da.

Ukrainaren egoerari buruzko ezkortasuna gehitu egin da azken hilabeteetan, tropa errusiarrak beren erasoak indartzen ari diren bitartean, ukrainarren tropak eta munizioak eskastuz doazelako. Estatu Batuetan blokeatuta jarraitzen du 65.000 miloi dolarreko diru-laguntzak, eta europarrek ezin dute horrenbesteko kopurua ordezkatu. Eta ukrainarrek orain behar dute laguntza hori Errusiako Armadari aurre egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena