Mundua -
Polemika
Merkelek Pussy Riot talde errusiarraren alde egin du
Alemaniako kantzilerrak Errusiako punk taldearen alde egin du. Hari erantzunez, Vladimir Putin presidenteak antisemitismoa leporatu die taldekideei.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Pussy Riot Errusiako punk taldearen alde egin du; hari erantzunez, Vladimir Putin presidenteak antisemitismoa leporatu die taldekideei.
"Ez dakit neskatilak kartzelara bidali behar ote ziren ala ez. Ez dakit hori Alemanian pasatuko ote litzatekeen", azaldu du Merkele, Errusian egin duen foroan.
Merkelek askotan kritikatu izan du azken hilabeteotan Putin maiatzean Kremlinera itzuli denetik askatasunak atzeratzea. Adierazpenok egin ditu bi Gobernuetako ministroen aurrean.
Alemaniako buruak azaldu duenez, "Errusiak ezin du kritika bakoitza kaltegarritzat hartu", eta Moskuk oposizioaren iritzia kontuan hartu behar duela nabarmendu du.
"Gobernuak soilik ez du iritzi propioa. Geuk ere oposizioaren iritzia kontuan hartzen dugu. Ez da beste ikuspuntu batzuek diotenari beldurrik izan behar. Beti ahal da besteengandik zerbait ikasi", azpimarratu du.
Polemika
Merkelek esan du egunkarian kritika bat irakurtzen duen bakoitzean haserretu egingo balitz "hiru egun ere ez" lituzkeela iraungo Gobernuan.
"Badakigu Alemaniak eta Errusiak elkar dependentzia dutela. Geure lankidetza ekonomikoa era paregabean garatzen ari da. Alemaniak Errusiako lehengaiak behar ditu, petrolioa, gasa eta metalurgia. Geuk Errusiari medikuntzan eta azpiegituran lagundu diezaiokegu", gaineratu du.
Kantzilerrak honako hau azaldu du: "Gu kide onak izateak gai ekonomikoan, ez du esan nahi beste gai batzuk eztabaidatu ezin ditzakegunik".
Horri erantzuna emanez, Putinek bertan zeudenei kasua aztertzeko eskatu die, "beste ikuspuntu batzuetatik". Gaur egun talde errusiarreko bi kide kartzelan daude.
"Geuk kideak entzuten ditugu. Baina haiek urruti gertatzen den zerbait entzun dute. Adibidez, kantzilerrak elizan izandako jokaeragatik kartzelan dauden nesken inguruan hitz egin du", esan du.