Mundua -
Los Angelesen
Zenbait pertsona tiroz zaurituta, Kaliforniako Halloween festa batean
Bi pertsona atxilotu dituzte. Tiroketa Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitateko kanpusean izan da, 07:00ak aldera.
Zenbait pertsona zauritu egin ditu ezezagun batek Los Angeleseko kanpus batean, AEBetan, egindako lau tiroen ondorioz.
Poliziak bi pertsona txilotu ditu. Tiroketa Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitateko kanpusean izan da, 07:00etan, Halloween ospatzen ari zirela.
Lekuko batek Los Angeles Times egunkariari adierazi dionez, tiroak entzutean "jende guztia korrika hasi zen".
"Zangoan tiro bat zuen tipo bat ikusi dut. Errenka zebilen eta lagunei laguntzeko eskatzen zien, tiro batek zaurituta zegoelako", azaldu du.
Egunkariaren arabera, zaurituak ospitalera eraman dituzte, nahiz eta oraindik ez dute zaurituen kopurua zehaztu.
Poliziak kanpusa inguratu du eta ez du inor sartzea ez ateratzea uzten.