Mundua -
Behin-behineko su-etena
Atentatu berri bat Sirian, eta dagoeneko 150 dira hildakoak su-etenean
5 lagun hil dira Sirian gertatu den atentatu berri batean, eta oposizioak salatu duenez, su-etena indarrean dagoen arren, 150 dira jada hildakoak.
Erredakzioa
Gutxienez beste 5 lagun hil dira Sirian, Deir al Zur hirian, oposizioaren arabera. Sana albiste agentzia ofizialak atentatua berretsi du eta hiriko etorbide batean gertatu dela gaineratu du, Al Serian elizaren parean. Azken honek, kalte ugari jasan ditu.
Atentatuak
Siriako oposizioaren arabera, gutxienez 146 lagun hil dira ostiral honetan Sirian, gehienak zibilak, musulmanen sakrifizioaren eguna dela eta bi aldeek lau eguneko su-etena onartu duten arren.
Bestalde, Siriako armadak ''talde terrorista armatuei'' egotzi die herrialde horretako zenbait probintziatan su-etena apurtu izana.
Gobernuko tropek su-etena errespetatu dutela ziurtatu du armadak, eta talde horien erasoei ''erantzun beharra'' izan dutela azaldu dute.
Siriako telebista ofizialaren arabera, "matxinoek Armadaren aurka hainbat eraso egin dituzte" Deir al Zur (ipar-ekialdea), Deraa (hegoaldea), Idleb (iparraldea), Homs (erdialdea) eta Damasko hirietan.
Damaskon, auto batek eztanda egin du eta, gutxienez, 5 pertsona hil dira. Beste 32 zauritu dira, bertako telebistak iragarri duenez.