Mundua -

Eskoziaren independentzia

Eskoziako Parlamentuak deituko du independentziaren gaineko galdeketa

2014an egingo den galdeketaren emaitza edozein delarik ere (independentziaren aldekoa edo kontrakoa) onartzea eta eskoziarren alde lan egitea akordatu dute Londresek eta Edinburgok.

Alex Salmondek eta David Cameronek akordioa sinatu duten unea. Argazkia: EFE
Alex Salmondek eta David Cameronek akordioa sinatu duten unea.
Eskozia, independentziatik gertuago

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskoziaren independentziaren gaineko galdeketa egitea ahalbidetuko duen akordioa sinatu dute David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak.

Akordioa Eskoziako Gobernuaren St. Andrews egoitzan sinatu dute, eta Eskoziako Parlamentuak herri galdeketa antolatzeko baldintzak zehazten ditu.

Londresko Gobernuak baimena eman dio Eskoziako parlamentuari herri-galdeketaren alderdi legalen gaineko ardura hartzeko; izan ere, 1998an autonomia eskoziarra ahalbidetu zuen legeak dioenez Westminsterreko parlamentuak dauka soilik Konstituzioa aldatzeko eskumena.

Honela, Holyroodeko parlamentuak plebiszituaren gaineko legedia onartu beharko du, data jartzeko, galderaren edukia eta erreferendumaren kanpaina nolakoa izango den zehazteko.

Gaur sinatutako akordioari jarraiki, plebiszitua 2014. urtea amaitu baino lehen egingo dute eta honek galdera bakarra izango du: Eskoziak Erresuma Batua uztearen alde dagoen ala ez.

Halaber, bi aldeek boza emateko gutxieneko adina aldatzea adostu dute eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute.

Emaitza edozein delarik ere (independentziaren aldekoa edo kontrakoa) onartzea eta eskoziarren alde lan egitea akordatu dute Londresek eta Edinburgok.

Cameron: ‘Eskozia hobeto egongo da Erresuma Batuaren barruan’David Cameron Britainia Handiko lehen ministroaren hitzetan, Eskozia "hobeto egongo da" Erresuma Batuaren barruan, baina, erreferenduma promestu zuen alderdiaren alde egin zuten eskoziarren nahia errespetatzea beharrezkoa dela nabarmendu du.

Eskoziako ministro nagusiarekin, Alex Salmond nazionalistarekin, Eskoziako independentziaren aldeko galdeketaren akordioa sinatu ostean, Cameronek Eskoziaren independentziaren kontra egin du. Lehen ministroak adierazi duenez, kontsulta hori onartzean Eskoziako herritarrak errespetatzen ari da.

BBCri egindako adierazpenetan, Cameronek esan du batasunean sinesten duela, "Eskozia hobeto egongo litzateke Erresuma Batuan. Erresuma Batuaren gainerako herrialdeak, Ingalaterra, Gales eta Ipar Irlanda Eskozia izanda hobeto daudela uste dut".

Eskoziaren independentziaren gaineko galdeketa egitea ahalbidetuko duen akordioa sinatu dute David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak eta Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak.Akordioa Eskoziako Gobernuaren St. Andrews egoitzan sinatu dute, eta Eskoziako Parlamentuak herri galdeketa antolatzeko baldintzak zehazten ditu.Londresko Gobernuak baimena eman dio Eskoziako parlamentuari herri-galdeketaren alderdi legalen gaineko ardura hartzeko; izan ere, 1998an autonomia eskoziarra ahalbidetu zuen legeak dioenez Westminsterreko parlamentuak dauka soilik Konstituzioa aldatzeko eskumena. Honela, Holyroodeko parlamentuak plebiszituaren gaineko legedia onartu beharko du, data jartzeko, galderaren edukia eta erreferendumaren kanpaina nolakoa izango den zehazteko.Gaur sinatutako akordioari jarraiki, plebiszitua 2014. urtea amaitu baino lehen egingo dute eta honek galdera bakarra izango du: Eskoziak Erresuma Batua uztearen alde dagoen ala ez.Halaber, bi aldeek boza emateko gutxieneko adina aldatzea adostu dute eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute.Emaitza edozein delarik ere (independentziaren aldekoa edo kontrakoa) onartzea eta eskoziarren alde lan egitea akordatu dute Londresek eta Edinburgok.Cameron: ‘Eskozia hobeto egongo da Erresuma Batuaren barruan’David Cameron Britainia Handiko lehen ministroaren hitzetan, Eskozia "hobeto egongo da" Erresuma Batuaren barruan, baina, erreferenduma promestu zuen alderdiaren alde egin zuten eskoziarren nahia errespetatzea beharrezkoa dela nabarmendu du. Eskoziako ministro nagusiarekin, Alex Salmond nazionalistarekin, Eskoziako independentziaren aldeko galdeketaren akordioa sinatu ostean, Cameronek Eskoziaren independentziaren kontra egin du. Lehen ministroak adierazi duenez, kontsulta hori onartzean Eskoziako herritarrak errespetatzen ari da. BBCri egindako adierazpenetan, Cameronek esan du batasunean sinesten duela, "Eskozia hobeto egongo litzateke Erresuma Batuan. Erresuma Batuaren gainerako herrialdeak, Ingalaterra, Gales eta Ipar Irlanda Eskozia izanda hobeto daudela uste dut".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia bideoak Eskoziako erreferenduma