Mundua -
Aurreakordioa
Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo du 2014an
Erresuma Batuko eta Eskoziako gobernuek aurreakordioa lortu dute. Kontsultak galdera bakarra izango du.
Erredakzioa
Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo du 2014. urtean, kontsulta galdera bakarrekoa izango da eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute.
Erresuma Batuko eta Eskoziako gobernuek aurreakordioa lortu dute, eta "behin betiko akordioa" lortzeko "aurrerapauso nabarmenak" egin dituzte, Michael Moore Erresuma Batuko Gobernuaren Eskoziarako estatu idazkariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak iragarri dutenez.
Horien esanetan, hurrengo egunetan negoziatzen jarraituko dute, astelehena baino lehen David Cameron eta Alex Salmond Erresuma Batuko eta Eskoziako lehen ministroei behin betiko akordioa helarazteko. Egun horretan, hain zuzen ere, batzartu egingo dira bi agintariak.
David Mundell Eskoziarako ministroak hedabideen aurrean zehaztu duenez, erreferenduma 2014. urteko udazkenean egingo dute.
Edinburgok presioa egin du data hori lortzeko. Izan ere, urte horretan 700 urte beteko dira Bannockburneko batailan Eskoziak Ingalaterra mendean hartu zuela.
BBC telebista katearen arabera, kontsulta galdera bakarrekoa izango da, eta erantzunak "bai" edo "ez" izango dira. Eskoziak beste galdera bat gaineratu nahi zuen, autonomiari buruzkoa.
Halaber, kontsultan 16 urtetik gorakoek bozkatu ahalko dute, eta ez, Cameronek nahi zuen bezala, bakarrik 18 urtetik gorakoek. Dena dela, Mundellek ukatu egin du puntu horretan akordioa lortu izana: "Erresuma Batuko Gobernua eta Alderdi Kontserbadorea aurka agertuko dira".
Ingalaterrak, Eskoziak eta Galesek Britainia Handia osatzen dute, eta Britainia Handiak eta Ipar Irlandak, Erresuma Batua.
Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma egingo du 2014. urtean, kontsulta galdera bakarrekoa izango da eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute.Erresuma Batuko eta Eskoziako gobernuek aurreakordioa lortu dute, eta "behin betiko akordioa" lortzeko "aurrerapauso nabarmenak" egin dituzte, Michael Moore Erresuma Batuko Gobernuaren Eskoziarako estatu idazkariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordeak iragarri dutenez.Horien esanetan, hurrengo egunetan negoziatzen jarraituko dute, astelehena baino lehen David Cameron eta Alex Salmond Erresuma Batuko eta Eskoziako lehen ministroei behin betiko akordioa helarazteko. Egun horretan, hain zuzen ere, batzartu egingo dira bi agintariak.David Mundell Eskoziarako ministroak hedabideen aurrean zehaztu duenez, erreferenduma 2014. urteko udazkenean egingo dute. Edinburgok presioa egin du data hori lortzeko. Izan ere, urte horretan 700 urte beteko dira Bannockburneko batailan Eskoziak Ingalaterra mendean hartu zuela.BBC telebista katearen arabera, kontsulta galdera bakarrekoa izango da, eta erantzunak "bai" edo "ez" izango dira. Eskoziak beste galdera bat gaineratu nahi zuen, autonomiari buruzkoa.Halaber, kontsultan 16 urtetik gorakoek bozkatu ahalko dute, eta ez, Cameronek nahi zuen bezala, bakarrik 18 urtetik gorakoek. Dena dela, Mundellek ukatu egin du puntu horretan akordioa lortu izana: "Erresuma Batuko Gobernua eta Alderdi Kontserbadorea aurka agertuko dira".Ingalaterrak, Eskoziak eta Galesek Britainia Handia osatzen dute, eta Britainia Handiak eta Ipar Irlandak, Erresuma Batua.