Mundua -
Errepresioa Sirian
Al Asadek Turkiari bota dio Siriako odol-jarioaren errua
Siriako presidenteak esan duenez, Armada “arrakasta handia” lortzen ari da Sirian 2011ko martxotik nagusitzen ari den gatazkan.
Erredakzioa
Bachar al Asad Siriako presidenteak esan duenez, bere Armada “arrakasta handia” lortzen ari da 2011ko martxotik Sirian gailetzen den gatazkan, eta Turkiari bota dio herrialdeko odol jarioaren errua.
Al Dunia Siriako telebista kateari eskainitako elkarrizketan, Al Asadek esan du bere tropen batailak “ikuspuntu tekniko eta estrategikotik gerrarik zailenetako batean” egiten ari direla.
“Interesen gerra bat da. Herrialdea suntzitzeko nahia dute”, nabarmendu du Siriako presidenteak elkarrizketan.
Al Asaden ustez, “eskualdeko eta nazioarteko gerra bizitzen ari da herrialdea”, eta oraindik amaitzeko asko falta dela gaineratu du, aurrera egiteko asmo osoa duela azalduz.
“Guztia esaldi batean azaldu dezaket: Aurrerantz goaz, egoera hobetzen ari da, baina denbora eskatuko du”, esan du.