Mundua -

Putinen kontrako protestak

Pussy Rioteko bi kide Errusiatik atera dira, Poliziaren beldur

Taldeko beste hiru kideri bi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten "gorrotoak bultzatutako erlijio-bandalismoagatik".

Pussy Riot taldeko hiru kideri bi urteko kartzela-zigorra jarri diete. Efe.
Pussy Riot taldeko hiru kideri bi urteko kartzela-zigorra jarri diete. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pussy Riot punk talde errusiarreko bi kide Errusiatik alde egin dute, Poliziak atxilotzea saihesteko. Izan ere, taldeko beste hiru kideri kartzela-zigorra ezarri zieten iragan astean, Moskuko katedrale batean Vladimir Putin presidentearen aurka protesta egiteagatik.

"Gutako bik Errusiatik alde egin dute eta atzerriko feministak biltzen ari dira protesta-ekintza gehiago egiteko", iragarri dute Twitterren. Informazioa Nadezhda Tolokonnikova kartzelatutako kide baten senarrak konfirmatu du.

"Errusiako Poliziaren eraginpetik urrun daude. Polizia atzetik dutenez, profil baxua gordeko dute", esan du Pyotr Verzilovek.

Verzilovek iradoki duenez, baliteke iheslariak Errusiarekin estradizio akordiorik ez duen herrialde batean egotea. "Hori da aditzera eman dutena" esan du Verzilovek. "Hala ere, oraindik taldeko 12-14 kide aktibo jarraitzen dute. Talde handia bilakatu da", gaineratu du.

Bi urteko kartzela-zigorra

Taldeko beste hiru kidek, Yekaterina Samutsevich, Maria Alyokhina eta Nadezhda Tolokonnikova, 29, 24 eta 22 urtekoak, hurrenez hurren, bi urteko kartzela-zigorra jaso dute "gorroto erlijiosoak eragindako bandalismoagatik".

Hiru kondenatuek Vladimir Putin presidentearen kontrako protesta-ekintza egin zuten Moskuko katedrale batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea