Mundua -
Gerra Zibila
Nazio Batuen azken begiraleak Siriatik ateratzen ari dira
Begiraleen misioa Gobernuaren eta Bashar al Assaden kontrakoen arteko su-etena ikuskatzeko sortu zen, baina indarkeriak lan egitea oztopatu die.
Erredakzioa
Nazio Batuen Elkarteko (NBE) azken begiraleak Siriatik ateratzen hasi dira, euren misioa igande honetan bukatzen baita, Juliette Touma NBEko bozeramaileak aditzera emandakoaren arabera.
Toumak azaldu duenez, Siriako Ikuskapen Misiorako (UNSMIS) 100 kide inguruk Sirian jarraitzen dute eta hurrengo orduetan aterako dira herrialdetik.
UNSMISek 300 kide zituen hasieran, armatu gabeko begirale militarrak, baina kopuru hori erdira jaitsi zen uztailean. Misioa apirilaren 21ean onartutako NBEko ebazpenaren ondorioz sortu zen.
Begiraleen misioak Goberniaren eta Bashar al Assaden kontrakoen arteko su-etena ikuskatzeko helburua zuen, baina indarkeriak lana oztopatu die.
Abuztiaren 16an, NBEko Segurtasun Kontseiluan misioaren amaiera iragarri zuen, eta horren ordez bulego bat ireki zuen NBEk eta Arabiar Ligak gatazka konpontzeko egindako ahaleginak bideratzeko.
17 hilabeteko gatazka
Siriako agintarien arabera, 8.000 pertsona hil dira Sirian gatazka duela 17 hilabete hasi zenetik.
Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, aldiz, 17.000 eta 20.000 pertsona hil dira.